XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sales'ek bultzarik etzion egin.

Bideak erakutsi, besterik ez.

Gañerakoa Espiritu Santuak berak aren biotzean egin zun.

Orrelaxe, Sales'ek ezertxo esan gabe, Juana, maite zitun gauza guztiak lagatzen asi zan, eta jarrai zion; Jainkoak uts oiek guztiak bete zitzan maiteenak, biotz barruan sartu ta itsatsita zeuzkanak... denak bata bestearen ondoren laga zitun.

Egontoki egokia ta txukuna egin zion, bere biotzeko Bizi-lagun maite zun Jesus'i: Ezkon-bizitzan bere senarrari lotuta egon bazitzaion; askoz ere geiago Jesus'i.

Chantal'en alarguna oso osorik Jesus'ena zan: eta ori aitortzeko, Sales'i ezer esan gabe, egun batean, biotz gañean burni gorituz, Jesus'en izena bere buruari itsatsi zion.

Ill arte izen ua aragian eramango zun.

Eta onek esan nai zuna beti oso osorik bete izan zun; alegia, Kristo'ren emazte zintzoa eta maitalea izan zan, zorameneraño maitale.

Ori obeto irixteko lekameitzako gogo bizia egin zitzaion; eta Dijon'go Karmeldar lekaimeei bere asmoak azaldu zizkien.

Auek pozik baietz esan zioten; eta artarako asmotan zegon, aiexekin gelditzeko.

Sales santuak ezetz obe zula esan zion.

Bera, obispo Jauna, Lekaidi berri bat asmatzen bai zegon emakumeentzat, eta areaxeko deia egin zion.

Gauzak gertu ziranean, 1609-garrenean Sales'ek gaztigatu zion gauzak atonduta zeuzkala eta moja sartzera joateko...

Juana Prantziska'k, bere alaba ezkondu, eta semeari bear zitzaion laguntza eta babesa arkitu zizkion... eta jun zan Annecy'ra.

Emen zegon konbentua...

Sales'en eskutik abitua artu zun beste iru lagunekin.